Ibarrak mendean hartu du Abadiño final gogoangarrian

Anboto 2012ko ots. 6a, 12:34
Ligaxkan berdinduta geratu eta kitarako hiru lehia behar izan zituzten irabazlea erabakitzeko. Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jende asko batu zen 640 kilora arteko finala bertatik bertara jarraitzeko.

Ligaxkan berdinduta geratu eta kitarako hiru lehia behar izan zituzten irabazlea erabakitzeko. Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jende asko batu zen 640 kilora arteko finala bertatik bertara jarraitzeko.

 

Abadiñoren mailan dabil aurten Ibarra. Argi geratu zen zapatuan, Durangon jokatutako 640 kilora arteko finalean indarrak parean dituztela. Finaleko ligaxkaren ondoren, parra egin zuten txapeldunak eta Abadiño Ak. Ondorioz, kitarakoa jokatu zuten eta orduan ere bakoitzak tiraldi bana irabazi zuen. Bigarren kitarakoan, alde bietan indarrak justuan zeudela, epaileak tiraldi ustela adierazi zuen; hau da, ez zuela inork irabazi.

 

Horrela, Ibarrak aurtengo bigarren txapela irabazi du. Iaz Sokarrik irabazi zuen 640 kilora arteko txapelketa. Emakumeetan, berriz, Badaiotz nagusitu zen.

 

Amaiur ez zen lehiatu

Amaiurrek aurten pisu horretan beste talde bategaz aritu den tiralari bat ekarri zuen Durangora eta epaileek ez zuten arauzkotzat jo. Ondorioz, Amaiurrek finalean parte ez hartzea erabaki zuen.

 

Abadiño eta Ibarra ligaxkako tiraldian.

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!