Abadiñok jantzi du 600 kiloko txapela

Anboto 2012ko ots. 13a, 13:50

Denboraldiko bigarrena du 680koaren ondoren. Amaiur eta Ibarrak osatu zuten podiuma.

Denboraldiko bigarrena du 680koaren ondoren. Amaiurrek eta Ibarrak osatu zuten podiuma.

 

Goma gaineko zortziko txapelketan denboraldiko bigarren txapela irabazi du Abadiño Sokatira Taldeak. Zapatuan, Berriozarren jokatutako finalean sei puntu batu zituen Abadiño Ak. Bost eta lau punturekin, Amaiur eta Ibarra geratu ziren bigarren eta hirugarren. Abadiño Bk seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen puntu bat batuta. Emakumeetan Badaiotz nagusitu zen.

 

Zortziko txapelketan aurtengo bigarren txapela du Abadiñok; aurrekoa pisurik astunenean lortu zuen, 680 kilora artekoan. 640koan, berriz, Ibarra nagusitu zen Durangoko pilotalekuan jokatutako final gogoangarrian. Datorren zapatuan zortziko txapelketako azken txapela ebatziko dute Arrigorriagan, 560 kilora artekoa, hain zuzen.

 

Zortziko txapelketa: 600eko finala

 

Abadiño..................................... 6

Amaiur (Nafarroa) .................... 5

Ibarra (Gipuzkoa) .................... 4

Sokarri (Bizkaia) ..................... 3

Ñapurrak (Lapurdi) ................. 2

Abadiño B ............................... 1

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!