Zortziko txapelketa garaipenagaz amaitu du Abadiñok

Anboto 2012ko ots. 20a, 13:58

Martitzenean Eskoziarantz abiatu aurretik, zortziko txapelketako azkenengo txapela jantzi du Abadiñok 560 kilotan.

Martitzenean Eskoziarantz abiatu aurretik, zortziko txapelketako azkenengo txapela jantzi du Abadiñok 560 kilotan.

Arrigorriagan jokatutako finalean Abadiñok tiraldi bakarra galdu zuen, Amaiurren kontrakoa, hain zuzen. Horrela, abadiñarrentzat izan zen 560 kilora arteko finala zortzi puntugaz. Sokarri geratu zen bigarren zazpi puntugaz eta Amaiur hirugarren, seigaz.

Beraz, amaitu da aurtengo goma gaineko zortziko txapelketa. Abadiñok jokoan izan diren lau txapeletatik hiru irabazi ditu: 680, 600 eta 560 kilora artekoak, hain zuzen. Laugarrena Ibarrak eskuratu zuen Durangon jokatutako finalean.

Bihar (otsailak 21) Eskoziarantz joango da Abadiño Sokatira Taldea, eguenetik domekara Perth herrian jokatuko den Munduko Txapelketan lehiatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!