'Tresnak eta natura' izenburupean erakusketa berria martxan dago Mañariko Hontza museoan. 2026ko irailera bitartean egongo da zabalik gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana erdigunean jartzen duen erakusketa.
Abenduaren 17an, Nahia Alkortak emango du berbaldia, haurdunaldian eta erditzean emakumeen autonomia mugatzen duten praktikak ardatz. Abenduaren 18an, Izaskun Zarandikoetxearen txanda izango da. Ziklo menstrualaren estigmak izango ditu hizpide.