Gaur iragarri du Bonustrack jaialdiak aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeen zerrenda. Apirilaren 18an izango da musika jaialdia, Durangoko Landako Gunean. Sarrerak www.pintorrock.com atarian daude salgai. 10:00etan hasiko da jaialdia eta 02:00ak arte luzatuko da, antolatzaileen arabera.
Emakumeen Etxeen esperientziak ezagutzeko jarduera, eta Berrizen prozesuari hasiera emateko saio irekia.
Ipuin Txokoa, Anduriña eta Txeforen eskutik.
Saxofoi-jotzaile euskaldunak eta piano-jotzaile japoniarrak Elizabarrin eskainiko dute kontzertua, hilaren 18an, 19:00etan. Maurice Ravel konpositore lapurtarraren eta Jesus Guridi arabarraren piezak interpretatuko dituzte, besteak beste. Sarrerak salgai daude udaletxean, 10 euroan.
Txotx irekiera bertsolariekin, Trumoitte kultur elkarteak antolatuta. Euria eginez gero frontoian egingo dute.
Rai Bikandiren argazki, bideo eta eskultura erakusketa.
Ruben Alvarez 'Rubencio'-ren akuarelek osatzen dute Ura eta kolorea erakusketa. Apirilaren 30era arte egongo da ikusgai bilduma Zelaieta zentroan.