'Tresnak eta natura' erakusketa zabaldu dute Mañariako Hontza museoan

A. M. 2025eko azaroaren 26a

'Tresnak eta natura' izenburupean erakusketa berria martxan dago Mañariko Hontza museoan. 2026ko irailera bitartean egongo da zabalik gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana erdigunean jartzen duen erakusketa. 

Harria, zura, hezurra edota landare-zuntzak bezalakoak erakusten ditu bildumak. Batetik, biziraupenerako ezinbesteko izan diren eguneroko tresna xumeak, bestetik, aparteko egoeretarako sortutako objektu bereziak. Bisitariak, giza kulturaren eta sormenaren adibide paregabeekin egingodu topo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!