Durangotik Hegoaldera programaren harira, udalak eta Medicus Mundi elkarteak osasunerako eskubideaz sentsibilizatzeko berbaldi bi antolatu dituzte. Auziari genero ikuspegitik eta justizia sozialetik behatuko diote. Honako hauek dira saio bakoitzaren zehaztasunak:
Abenduak 17, eguaztena: Nahia Alkorta Elizgarai aktibista, 'Mi parto robado' liburuaren egilea, izango da hizlaria. Saioan, haurdunaldian eta erditzean emakumeen autonomia mugatzen duten praktikak eta diskurtsoak aztertuko ditu.
Abenduak 18, osteguna: Izaskun Zarandikoetxea Montejo sexologo eta gizarte-langileak gidatuko du saioa. Bertan, ziklo menstruala, higiene-produktuen sarbidea eta horien inguruko estigmak landuko ditu.
Saio biak Andragunean izango dira, 18:00etan. Durangotik Hegoaldera programak Guatemalakoa moduko errealitatea gerturatzea du helburu. Saioetan izena emateko ezinbestekoa da izena aurretiaz ematea.