Erabiltzen ez diren objektuei erabilera berri bat eman ahal izateko azoka 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik.
MMUK (Mungiako musika eskola) + Zik eta Kantalai (Zubiaur musika eskola).
Zaldibarko Udalak eta Gerediaga elkarteak ekitaldi sorta prestatu dute Bittor Garitaonandia omentzeko. Aurten, 150 betetzen dira euskaltzale, idazle, kazetari eta musikari ilustrea jaio zenetik. Hori horrela, martxoan zehar askotariko ekitaldiak egingo dituzte udalerrian, Garitaonandiari gorazarre egitea helburu.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldean. Hona hemen ekitaldi guztiak, herrika: