Ibilbidea honako hau izango da: Zelaieta-MendilibarUntzilla-LarringanAtxarte-Zelaieta. Alluitz mendi taldeak lagunduta antolatutako jarduera, adin guztietako herritarrei zuzenduta (hamaiketakoa antolatzaileen esku). Izena emateko: eajuria@abadiano. eus.
Landare apaingarriak, fruta-arbolak, baserriko tresneria, landare haragijaleak, hazi ekologikoak... Euskal Herriko dozena bat mintegik era guztietako landareak salduko dituzte domeka honetan, Garain. Halaber, Durangaldeko gazta, ogia, gozoak, kontserbak eta artisau garagardoa ere erosi ahalko dira. Txosna batek taloak eta edariak salduko ditu. Azoka 10:00etan hasiko da.
Eñaut Aiartzaguenak gidatutako tailerra. Zaldibarko X. Mendi Jardunaldien barruan.
Kanturako grina daukanak hitzordu aproposa du domeka honetan Zornotzan: udalerriko otxoteak eta Durangoko Astarloa otxoteak kalejira egingo dute tabernarik taberna kantuan. Ekitaldia 11:30ean hasiko dute Txiri-txiri tabernan.
Umeentzako antzerkia Caleidoscopio konpainiaren eskutik.
Ruben Alvarez 'Rubencio'-ren akuarelek osatzen dute Ura eta kolorea erakusketa. Apirilaren 30era arte egongo da ikusgai bilduma Zelaieta zentroan.