Ospakizun-pastelari lehenengo kandela ipintzeko prest daude Durangoko Otamotzena Auzoguneko kideak. Gizarte-etxeak bere lehenengo urteurrena ospatuko du azaroaren 23an, musikarekin, umeentzako ekintzekin eta azokekin beteriko egitarau bategaz. Aurrerantzean ere elkartearen bereizgarri den izaera komunitarioa lantzen jarraituko dute, gertutasunez eta era boluntarioan.
Durangoko, Abadiñoko, Iurretako eta Zornotzako abesbatzek kontzertu solidario bat eskainiko dute zapatuan, Durangoko Santa Ana elizan. Jasotako funtsak denboraleak kalteturiko herritarrei bideratuko dizkiete, erakunde baten bitartez. Emanaldi benefikoa 17:00etan hasiko da.
Antzerkia Butaca Zero konpainiaren eskutik.
Erakusketa. Eñaut Aiartzaguenaren lanak.
Durangarrak museoan egingo duen bigarren erakusketa da hau. Aurretik, 2013an erakutsi zituen bere lanak bertan. Bihar egi. Bestalde, museoak ordutegi berezia izango du San Fausto jaiak direla eta.
Erakusketa. Iker Gandarias zornotzarraren lanak.