Martxarako ibilbide bi prestatu dituzte. Biak Tabirako elizaren ondotik irtengo dira, 08:00etan. Ibilbide luzeak 19,4 kilometro ditu eta laburrak 10,3 kilometro. Lasterketak 19,4 kilometro ditu eta 09:30ean hasiko da. Izen-emateak kirolprobak.com webgunean egin daitezke eta baita egunean bertan ere, proba hasi aurretik.
8:30 Mendi martxa Apatako plazatik hasita. Amaieran luntxa Axpen
Goizean, artisautza azoka eta nekazal produktuen azoka 11:30 Meza 12:30 Dantzak Andasto taldearekin Ondoren, igel txapelketa 13:00 Mus txapelketaren amaiera
Magia ikuskizuna. Iurretako XX. Kalez-kale antzerki jaialdiaren barruan.
Ekainaren 19an hasiko da Haizetara kaleko musika jaialdiaren XIX. edizioa, 19:00etan, Zelaieta parkean; ekainaren 21ean amaitu da, 13:00etan, sari banaketarekin. Nazioarteko hamar taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak lau emanaldi eskainiko ditu.
Ekainaren 20tik 24ra San Juan jaiak ospatuko dituzte Garain. Udaletik jakitera eman dutenez, ekainaren 20ean Momoition egingo den herri afarian parte hartu gura dutenek, ekainaren 16a baino lehen eman beharko dute izena 94 681 63 93 telefonora deituta.