Valentziako hondamendia

Abesbatzen kontzertu benefikoa zapatuan, denboraleak kalteturiko herritarrak laguntzeko

Anboto 2024ko aza. 18a, 13:28

Zornotzako Koralaren emanaldi bat.

Durangoko, Abadiñoko, Iurretako eta Zornotzako abesbatzek kontzertu solidario bat eskainiko dute zapatuan, Durangoko Santa Ana elizan. Jasotako funtsak denboraleak kalteturiko herritarrei bideratuko dizkiete, erakunde baten bitartez. Emanaldi benefikoa 17:00etan hasiko da. 

Kontzertuan baturiko dirua Save The Children erakundera bideratuko dute, honek modu eraginkorrean irisarazi dezan laguntza kaltetuengana. Kontzertuan zehar, bi modutara egin ahalko dira dohaintzak:  fisikoki zein telematikoki; QR kodeak ipiniko dituzte martxan, Antolatzaileek azaldu dutenez, abesbatzek " emozioz eta musikaz betetako arratsalde ahaztezina eskainiko dute, gure komunitateek zailtasunen aurrean erakusten duten elkartasuna eta batasuna nabarmenduz". Hori guztia dela eta, herritarrak deitu dituzte bertaratzera eta egitasmo solidarioan parte hartzera. "Ekarpen bakoitzak garrantzia du, eta elkarrekin asko egin dezakegu denboralearen eraginpean dauden familiei laguntzeko", azaldu dute. 

Kontzertu solidarioa Durangoko Santa Ana elizan eskainiko dute, zapatuan, azaroak 23, 17:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!