Beroaldiak eraginda San Joan suak bertan behera utzi dituzte Durangaldeko herri gehienetan. Zornotza, Zaldibar, Mallabia, Mañaria, Berriz, Iurreta eta Garain, besteak beste. Atxondoko Axpe auzoan su sinbolikoa egingo dute, eta, Durangon, Elorrion, Izurtza Otxandio eta Abadiñon aurreikusitakoa baino San Joan su txikiagoa isiotuko dute, indarrean dauden segurtasun-neurrietara egokitzeko.
19:30 Haurrentzako jolasak. Bertan afaltzeko aukera. 21:00 San Joan su sinbolikoa egingo dute. Ondoren txokolatea
Ekainaren 20tik 24ra San Juan jaiak ospatuko dituzte Garain. Udaletik jakitera eman dutenez, ekainaren 20ean Momoition egingo den herri afarian parte hartu gura dutenek, ekainaren 16a baino lehen eman beharko dute izena 94 681 63 93 telefonora deituta.