Xabi Gazteluren 'Playground' erakusketa Durangoko Arte eta Historia museoan egongo da ikusgai

Anboto 2024ko urr. 8a, 15:39

Durangarrak museoan egingo duen bigarren erakusketa da hau. Aurretik, 2013an erakutsi zituen bere lanak bertan. Bihar egi. Bestalde, museoak ordutegi berezia izango du San Fausto jaiak direla eta.

Xabi Gazteluk bigarren bider batez erakutsiko ditu bere lanak Durangoko Arte eta Historia museoan; hamarkada batean ikasitakoagaz, "aurrekoaz zerikusirik" ez duen lanek osatzen dute Playground. "Oinarrira jo gura nuen lan hau egiteko, kolorera eta marrara; hortik eraikitzen hasita, ez diot mugarik jarri nire buruari. Lan honek musikarekin antzekotasunak dituela uste dut, erritmoagaz eta melodiegaz, batez ere, eta gainera, elkarren segidan ikusi behar izateak bitxi egiten ditu", azaldu du egun Malagan (Espainia) bizi den artistak. Ofizioz da zaharberritzailea da Gaztelu, baina txikitatik marraztu du. "Plazer bat da nire lana Durangon erakutsi ahal izatea, Malagan bizi naiz, baina hau ere nire etxea da". Jose Julian Bakedano zinegilea ere pozik agertu da durangarrak bertako museoan bere lanak erakusteagaz. "Txikitatik bokazioa izan du Gazteluk, eta oraingo hau bereziki, barrutik, arimatik sortu duen lana da". 

Erakusketa hau berariaz diseinatu du Gazteluk Durangoko Arte eta Historia museorako, eta lan batzuk museoan bertan amaitu ditu, bertako materialak erabiliz. 

Garazi Arrizabalaga Arte eta Historia museoko zuzendariak Gazteluren ibilbidea goraipatu du. "Begiratzera gonbidatzen duten 30 lanek osatzen dute erakusketa; 2013an aurreko erakusketa egin zuenetik, estilo propioa garatu du, grafitigile hasi eta zaharberritzaile gisa urteetan formatu eta lan egin ostean". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!