Dramadarama dj-a, karaokea eta photocalla.Aurretik, Durangaldeko Harrotasunaren Manifestazioa, Laboral Kutxatik hasita.
Elorrioko Filatélica eta Numismática elkarteak bat egin du Elorrio futbol taldeko mendeurren ospakizunarekin.
AIDAE elkartearen 30. urteurrena ospatzeko 'Pertsonak' argazki erakusketa jarri dute Zelaieta zentroan; uztailaren 12ra arte egongo da ikusgai. Zelaietako 1. solairuan dago.
Txalaparta doinuek lagunduta jaurtiko dute, gaur, jaietako txupinazoa DurangokoTabira auzoan. Askotariko ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu dute astebururako.
Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean ospatuko dituzte Berrizko jaiak txosnagunean. Egitarau zabala aurkeztu dute.
Ekainaren 28an hasiko dituzte San Pedro eta Santa Isabel jaiak Berrizen. San Pedro egunean, ekainak 29, oraintsu hil den German Aldekoa herriko txistulariaren omenez egingo dute Dantzari dantza, 12:00etako mezaren ostean.
Ekainaren 27an jasoko dute txopoa eta Buztenikerak talde feministak irakurriko du aurtengo pregoia. Alarma Morea, Itzal, Garratz eta Azken Sustraiak taldeek kontzertua eskainiko dute.