Durangoko Tabira auzoan jai giroan murgilduko dira asteburuan, gaur jaiak hasteko txupinazoa bota ondoren. Txalaparta doinuek lagunduta hasiko dituzte jaiak, eta merienda ere eskainiko dute. Kontzertuak, tortilla eta marmitako txapelketak, umeentzako jolasak eta bertso jaialdia antolatu dituzte. Gainera, Pantzart konpainak Metamorfosien jokoa ikuskizuna eskainiko du.
EGITARAUA
Ekainaren 28an
09:00 Txistulariak
19:00 Txupinazoa, txalaparta eta merienda
20:00 Tortilla jana
20:00 Kanpai jotzea
21:00 Erromeria: Lehian
Ekainaren 29an
09:00 Txistulariak
09:00 Spinning saioa, Ibaizabal ikastolan.
09:00 Marmitako txapelketa (mahai banatzea).
11:30 Gazteentzako jolasak (Kalakan elkartea).
11:30 Bat-bateko xakea.
12:00 Meza
12:30 Durango Kantari
14:00 Marmitako lapikoen aurkezpena.
14:30 Sari banaketa.
17:00 Mus, igel joko eta partxis txapelketak, Ibaizabalen.
17:30 Ostikada elektrotxaranga,
20:00 Talotegia
21:00 Kontzertua: Ainke + Gora Etorri + DJ Kuku & DJ Kene
Ekainaren 30ean
11:00 Umeentzako goitibehera, Ibazabalen atzean
11:00 Talotegia
12:30 Herri kirolak: Karmele Gisasola, Ioritz Gisasola, Ion Gisasola eta Urdax Magunazelaia.
18:30 ‘Metamorfosien jokoa’ (Pantzart konpainia), Tabira parkean (euria bada, Kurutziagan).
19:30 Bertso saioa: Nerea Elustondo, Iruri Altzerreka, Unai Iturriaga eta Bittor Salterain, Tabira
parkean. Gai jartzailea: Ander Elorriaga. (Euria bada, elizpean)
20:00 Upel hilketa