'Pertsonak' erakusketa ikusgai egongo da uztailaren 12ra arte

Anboto 2024ko eka. 24a, 12:50

AIDAE elkartearen 30. urteurrena ospatzeko 'Pertsonak' argazki erakusketa jarri dute Zelaieta zentroan; uztailaren 12ra arte egongo da ikusgai. Zelaietako 1. solairuan dago. 

Hiru hamarkada hauetako ibilbidea islatzen du erakusketak. "'Pertsonak' argazki erakusketa txiki honetan maitasuna, erresilientzia, poza eta batez ere bizitzeko gogoa batzen dituzten pertsonak aurkituko dituzte zornotzarrek", azaldu dute AIDAEko kideek ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!