[EGITARAUA] Apatako jaietako egitaraua ekimenez beteta dator aurten ere

Anboto 2024ko eka. 20a, 16:20

Ekainaren 27an jasoko dute txopoa eta Buztenikerak talde feministak irakurriko du aurtengo pregoia. Alarma Morea, Itzal, Garratz eta Azken Sustraiak taldeek kontzertua eskainiko dute.

Ekimenez beteta dator aurten ere Apatako jaietako egitaraua, Apatako Jai Batzordeak antolatuta. Txopo nagusia eta txopo txikia ekainaren 27ko ostegunean jasoko dituzte eta, hortik aurrera, jai-giroak ez du etenik izango lau egunetan, udalak ohar batean informatu duenez.

Aurten Atxondoko Buztenikerak talde feministari dagokio txopoaren eguneko pregoia irakurtzea. Urtean zehar berdintasunaren alde egiten duten lana eskertu nahi zaie horrela.

Musika eskaintzari dagokionez, txopo eguneko iluntzea Alarma Morea taldeak girotuko du. Alarma Morea Zumarraga eta Urretxuko laukotea da, euskaraz rumba doinuak abesten dituena. Hurrengo egunean, ostiralean, Itzal taldearen erromeriak hartuko du plaza ingurua. Ekainaren 29ko larunbatean, berriz, punk eta rock doinuak nagusituko dira Garratz eta Azken Sustraiak taldeen eskutik.

Bakailao txapelketa eta nekazaritza azoka
Musikaz gainera, beste hamaika ekimenek osatzen dute egitaraua; esaterako, ekainaren 28ko tortilla eta bakailao txapelketek. Ondoren herri afariaren bueltan batuko dira herritarrak. Ekainaren 30ean, berriz, Eixu elkarteak artisautza eta nekazaritza azoka antolatuko du goizetik eguerdira 14 posturekin: Harrikoskor, Bitxik Kool, Tamarindo, Artea soinean… Bestelako postuak ere aurkitu ahalko dira plazan: Amillena, Urien Anbe Gaztak, Mañeko gozogintza…

EKAINAK 23, DOMEKA

  • 09:00 Mendi martxa. Apatako plazan.

EKAINAK 27, EGUENA 

  • 12:00 Jubilauen luntxa. Soziedadean. 
  • 18:00 Txopo txikiaren apainketa. Gaztetxean 
  • 19:00 Kalejira trikitilariekin, Gaztetxetik hasita. 
  • 20:00 Txopoen altxaketa eta pregoia. 
  • Taloak plazan, Atxondoko talogileen eskutik
  • 21:00 Kontzertua: Alarma Morea. 

EKAINAK 28, BARIKUA  

  • 18:00 Diskofesta umeentzako DJ Goikoren eskutik.
  • 21:00 Herri afaria. Mahaiak, aulkiak, ogia eta kafea jai batzordeak jarriko ditu.
  • Tortilla eta bakailao txapelketa.
  • Ondoren: ITZAL erromeria.

EKAINAK 29, ZAPATUA 

  • 12:00 Umeentzako tailerra  eta jolas erraldoiak Txatxilipurdiren eskutik.
  • 13:00 Igel txapelketa. Plazan 
  • 14:30 Kuadrillen arteko paella. 
  • 16:00 Mus txapelketa, tabernetan eta txosnan. 
  • 18:00 Kalejira Mauxitxa Txarangarekin. Plazan 
  • 23:00 Kontzertuak:
    - Azken Sustraiak
    - Garratz

EKAINAK 30, DOMEKA 

  • 11:00-14:30 Nekazari eta artisau azoka.
  • 12:00 Andasto Dantza Taldearen dantzaldia. Plazan. 
  • 17:00 Pala eta pilota partiduak.
  • Jaien Agurra, txopoa bota eta ondoren Txokolatea beroa.

GAZTETXEKO EGITARAUA

EKAINAK 27

  • 00:00 Gaztetxea zabalik.

EKAINAK 28

  • 15:00 Parrillada Gorka.
  • 23:00 Erromeria plazan. Ostean DJ Astopotro

EKAINAK 29

  • 08:00 Gosaria.
  • 18:00 Karroza jaitsiera.
  • 23:00 Kontzertuak plazan. Ostean Etxeko DJa.
  • 07:00 Gaupaseroen argazkia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!