Zelaieta auzoaren eraberritzeari loturiko iritzia zehaztu dute auzotarrek.
Joan zen zapatuan egin zuten Zelaieta auzoaren eraberritzearen inguruan herritarrek duten iritzia jasotzeko parte-hartze prozesuaren azkenengo tailerra. Udaberrian abiaturiko saioetan herritarrek agerturiko ideia eta proposamenen artean, adostasun handiena lortu duten 20ak aukeratu zituzten tailerrean. Hain zuzen, gune hori eraberritzea markatu dute herritarrek lehentasun moduan: Txanporta plazaren izaera berreskuratzea eta eraberritzea.
Zeletabe kalea eta Tornosolo ingurua eraberritzea, edo San Trokaz eta Ferialeku plazak konpontzea ere aipatu dituzte eginbehar garrantzitsuenen zerrendan. "Auzo bizi eta atseginagoaren alde, eta interes orokorrari begiratuta", egin dituzte auzotarrek proposamenok, eta hurrengo faseetan ere helburu horregaz ekarpenak egiten jarraitu gura dutela adierazi dute. Herritarren ekarpenok txosten batean jasoko ditu parte-hartze prozesua bideratzen jardun duen Urak Bide taldeak orain, eta udalari helaraziko dizkio.