Zelaietan abiatutako espazio publikoaren berrantolaketarako parte-hartze prozesuaren laugarren batzarra egingo dute, gaur, Txanporta kultur etxean. Batzarra 18:30ean hasiko da. Aurkeztutako proposamenak adostuko dira, azaldu dutenez.
Zelaietako eraldaketa urbanistikoa zehazteko herritarren parte-hartze prozesuaren barruan sei informazio batzar edo tailer egingo dira Txanporta Kultur Etxean, denak ere herritar guztiei irekiak.