Zelaieta peatonalizatzeko udalaren asmoen kontrako sinadura bilketa

Anboto 2013ko api. 4a, 09:44

Auzoko hiru tabernatan eta denda batean dabiltza sinadurak biltzen; ehundaka batu ei dituzte jada

Auzoko hiru tabernatan eta denda batean dabiltza sinadurak biltzen; ehundaka batu ei dituzte jada.

 

Txanporta, Zeletabe, eta Solokoa inguruko auzotar, dendari eta tabernariei auzoa peatonalizatzeak ekarriko lizkien “kalte larriak” salatzeko sinadura bilketa hasi dute. Zelaietako hiru tabernatan eta denda batean dabiltza sinadurak biltzen. Azkenaldian zirkulazioan egindako aldaketak “auzotarrei galdetu barik eta abisu barik” egin izana kritikatu dute.

 

Sinadura bilketaren bultzatzaileek esan dutenez, ehundaka sinadura inguru batu dituzte dagoeneko. Auzoa oinezkoentzako egokitzeko “udalak zer plan dauzkan” informatzeko eskatzen dute, eta “alkatetzak auzotarrei eta dendariei iritzia eskatzeko”. “Ez dut ulertzen auzoaren peatonalizazio proiektua ezagutu barik zergatik hasi diren kontrako sinadurak biltzen”, dio Jose Luis Navarro alkateak: “Jendeak izango du proiektuari buruzko iritzia emateko aukera”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!