Herbeheretako zirkuituko proba bietan podiuma zapaldu du Igor Urien piloto abadiñarrak.
Larunbateko emaitza berdina lortu zuen atzo Urienek: bigarren postua. Berau lortzeko egin beharreko bidea, ordea, bestelakoa izan zen. Larunbatean ez bezala, atzetik aurrerako bidea egin behar izan zuen. Zortzigarren irten zen eta arriskatu egin zuen aurreratzeetan.
Ezezaguna zitzaion zirkuitu batean podium bi lortuta asteburu borobila osatu du Urienek. Europako Radical Masters txapelketako hiru lasterketa joan direnean beste hainbeste podium lortu ditu eta txapelketa bete-betean lehiatzen ari da, denboraldi hasierako helburua ahalik gehien ikastea bakarrik zenean.
Hurrengo lasterketa uztailaren 21ean izango du Frantziako Paul Ricard zirkuituan.