Igor Urien bigarren izan da Herbehereetan

Anboto 2012ko mai. 28a, 09:21

Europako Radical Masters txapelketako hirugarren proba gaur amaituko du pilotu abadiñarrak.

Europako Radical Masters txapelketako hirugarren proba gaur amaituko du pilotu abadiñarrak.


Herbehereetan sekula ez da lasterketarik lehiatzen igandeetan. Horregatik Igor Urienek larunbatean lehiatu zuen Europa Radical Masters-ari dagokion hirugarren probako lehenengo lasterketa eta gaur ari da korritzen bigarrena.


Larunbatean bigarren amaitu eta orain arteko posturik onena lortu zuen. ‘Pole position’-erako lehian bigarren sailkatu zen. Lasterketan lider ere ipini zen itzuli batzuetan eta box-etara sartu zenean bakarrik aurreratu zuten. Urienek gainerako pilotuek baino 10 segundo gehiagoko ‘handicap’-a egin behar izan zuen Espainiako Prototipoen Openeko txapelduna delako.


Azkenik, bigarren postuan zeharkatu zuen helmuga, Kronegard irabazlearengandik 5.7 segundora. Hirugarren sailkatuari ia hamar segundoko aldea atera zion: “Pena da ezin irabazi izana handicapa dela-eta, baina oso pozik nago. Asteburua ona izan da eta ea gaur beste podium bat lortzen dugun”, adierazi du Urienek.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!