Belgikako Spa zirkuituan jokatutako bigarren jardunaldian zortzigarren eta seigarren amaitu du txanda bietan.
Europako Radical Masters txapelketako bigarren lasterketa ez da espero bezain emankorra izan Igor Urienentzat. Silberstonen podiuma zapaldu ondoren, emaitza hura errepikatzeko ilusio handia zuen, baina euriak eta une batzuetan nabarmen geratu zen esperientza faltak helburu horretatik urrundu dute.
Lehenengo txandarako ‘pole’rako borrokan trafikoa aurkitu zuen une erabakiorretan eta ezin izan zion bere barketari ehunik ehuna atera. Ondorioz, zortzigarren irten zen eta postu berean amaitu zuen lasterketa.
Bigarren txandan hamargarren irten zen eta seigarren postura arte igotzea lortu zuen, harik eta euriak eragindako istripu batek ‘safety car’-a irten arazi zuen arte. Lasterketa berriro abiatu zenean itzuli bi bakarrik falta ziren helmugarako eta abadiñarrak ezin izan zuen beste inor aurreratu.
“Asteburu zaila” izan dela onartu du Urienek: “Spa-koa trazatu konplikatua da eta esperientzia falta somatu zait. Dena dela, pozik nago emaitzagaz eta hurrengo lasterketetan hobeto egin ahal izango dudala uste dut”.