Eguia, Etxeandia eta Bizkarra hamar onenen artean Zornotzan

Anboto 2014ko mar. 24a, 09:52

Zornotzako duatloiko podiuma
Gorka Bizkarra eta Ibai Etxeandia bosgarren eta seigarren sailkatu ziren gizonetan. Uribarri Eguiak seigarren amaitu zuen emakumeetan.

 

Orain euria eta orain ateri. Eguraldi nahasia eta deserosoa aurkitu zuten atzo Zornotzako V. Duatloian parte hartu zutenek. Baldintza horietan gogorrak egin ziren bizikletako zein korrikako tarteak. Gizonetan Julen Larrucea izan zen onena 2.09.59ko denboragaz. Emakumeetan, aldiz, Lourdes Oiartzabal izan zen indartsuena: 2.34.53. Durangaldeko duatloilariei dagokionez, emakumeetan Abadiñoko Laubideta triatloi taldeko Uribarri Eguia seigarren sailkatu zen. Postu berdina lortu zuen gizonetan Ibai Etxeandia zornotzarrak (Extrem Zornotza). Jurgi eta Etor anaiak lesionatuta, lasterketa bikaina osatu zuen anaia gazteak. Bere aurretik, bosgarren, Gorka Bizkarra (T. Santander)  mañariarra helmugaratu zen. Talde indartsua ekarri zuen Santanderko taldeak eta Bizkarra ez ezik Manuel Pando eta Rodrigo Rodriguez eta  aurreneko tokietan sailkatu ziren.

 

SAILKAPENA GIZONETAN

 

1-    Julen Larrucea (Urdaitri)……………………..… 2.09.59

2-    Manuel Pando (T. Santander)…………………. 2.11.07

3-    Unai Yus (Saltoki Trikideak)…………………... 2.12.23

4-    Rodrigo Rodriguez (T.Santander)………….... 2.13.59

5-    Gorka Bizkarra (T.Santander)……………….… 2.14.27

6-    Ibai Etxeandia (Extrem Zornotza)…………... 2.14.52

7-    Xabier Luis Urcelay (Antxintxika)…………... 2.14.52

 

 SAILKAPENA EMAKUMEETAN

 

1-    Lourdes Oiartzabal (Antxintxika)……….. 2.34.53

2-    Leire Etxezarreta (Trigoi)…………………… 2.36.16

3-    Milos Mallol (Urbiko)…………………………. 2.44.48

4-    Eguzkiñe Aspiazu (Ezkerraldeko)………. 2.47.57

5-    Raquel Alonso (Antxintxika)………………. 2.49.29

6-    Uribarri Eguia (Laubideta)………………… 2.51.23

7-    Inmaculada Ruiz (Bilbaotri)………………. 2.52.36

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!