Kortazar eta Ariznabarreta irabazle Antzuolan eta Sopelan

Anboto 2014ko ots. 17a, 10:58

Ekaitz Kortazar Antzuolako podium-ean
Ekaitz Kortazarrek Antzuolako Zortzi Millak mendi lasterketa irabazi du eta Oier Ariznabarretak Sopelako duatloia. Korrikalari biak durangarrak dira.

 

Antzuolako mendi lasterketan Kortazarrek hamar segunduko aldea atera dio Abderrahim El Qayed tolosarrari eta, Iker Oliveri, iazko irabazlea, hirugarren sailkatu da. Emakumeetan 11. tokian helmugaratu da Zutoia Odriozola atxondarra. Lasterketa Leire Fernandez errenteriarrak irabazi du.

 

Bestalde, Euskal Herriko duatloi zirkuituko bigarren proba puntuagarria jokatu dute asteburuan Sopelan (5,2km-19,2km-2,5km) eta Oier Ariznabarreta (MugarraTT) izan da irabazlea. Gainera, bera da duatloi zirkuituko lider berria. Lehen lasterketan, Ermuan, bigarren geratu zen; orduan eta asteburu honetan Sopelan batutakoekin 649,92 puntu ditu, Imanol Larrañagak baino 14 gehiago.

 

Lasterketa bikaina osatu zuten Mugarra triatloi taldeko Lide Azueta eta Amaia Egurenek ere. Hurrenez hurren, junior eta kadete mailako lasterketak irabazi zituzten eta eurak dira maila horietan aurtengo Euskadiko txapeldunak esprint distantzian.

 

Hurrengo duatloia otsailaren 22ko zapatuan izango da Mungian eta Euskadiko txapelketa absolutua egongo da jokoan.

 

ANTZUOLAKO MENDI LASTERKETA

 

1- Ekaitz Kortazar.................... 1.04.41

2- Abderrahim El Qayed........... 1.04.51

3- Iker Oliveri......................... 1.05.42

 

SOPELAKO DUATLOIA

 

1- Oier Ariznabarreta................ 56.26

2- Ander Okamika.................... 57.03

3- Imanol Larrañaga................. 57.11

 

Lide Azueta eta Amaia Eguren helmugaratzen

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!