Hasi eta amaitu agindu du Ariznabarretak Basauriko duatloian

Anboto 2014ko mar. 10a, 10:59

Oier Ariznabarreta Basauriko duatloian
Basauriko duatloia irabazi ostean, Oier Ariznabarretak kroseko Espainiako txapelketa lehiatuko du datorren asteburuan Euskadiko selekzioagaz.

 

Basauriko duatloia irabazi zuen atzo Oier Ariznabarreta (MugarraTT) korrikalari durangarrak. Hasieran ihes egin eta lasterketa osoa bakarrik egin zuen. Azkenean, 1.04.38ko denboragaz helmugaratu zen. Minutu batetik gorako aldea atera zion Guillaume Ducasse (Saltoki Trikideak) korrikalariari: 1.05.54. Datorren asteburuan Espainiako Kros Txapelketa lehiatuko du Ariznabarretak Euskadiko selekzioagaz. Mendi lasterketei dagokionez, maiatzaren 25ean izango den Zegama-Aizkorri ere bere helburuen artean dago.

 

Basauriko duatloian eta 23 urtez azpiko mailan, hamar onenen artean sailkatu ziren Abadiñoko Laubideta triatloi taldeko duatloilari bi: seigarren Xabier Rementeria ( 1.13.09) eta zortzigarren Jokin Maguregi: 1.15.39

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!