Olazar pilota txapelketako bosgarren jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2022ko urr. 20a, 09:15

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Faben Ituarte atxondarra izango da protagonistetako bat.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egingo dituzte gaurko jardunalditik aurrera. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izango da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Gaurko jardunaldia 21:30ean hasiko da. Lau t'erdiaren barruan Faben Ituarte atxondarrak Urigoitiaren kontra jokatuko du. Ituartek Cafés Baqué pilota txapelketa irabazi du oraintsu.

Binaka Rekaldek eta Odriozolak Olaetxearen eta Lizeagaren kontra jokatuko dute.

Laugarren jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian Altunak 22-21 irabazi zion Apezetxeari azken txanpa harrigarria izan zuen partiduan. Apezetxeak esku-eskura izan zuen garaipena (12-21) baina Altunak segidan egin zituen azken hamar tantoak.

Binaka De la Fuentek eta Lazkozek 22-19 menderatu zituzten Hormaetxe eta Irazustabarrena. Partidu berdindua jokatu zuten azkenera arte (17-17 / 19-22).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!