Faben Ituarte txapeldun, Cafés Baqué txapelketan

Anboto 2022ko urr. 7a, 20:36
Faben Ituarte txapelarekin Iurretako pilotalekuan. Bere ondoan Cafés Baqué enpresako marketing arduraduna den Iñigo Gutierrez.

Gaur arratsaldean Cafés Baqué pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan. Gazte mailako finalean, Faben Ituarte atxondarra erraz nagusitu zaio Eneko Odriozolari: 22-3

Ituarteri dena irten zaio, mota guztietako tantoak amaitu ditu eta ez dio ezertarako aukerarik eman aurkariari. Kadete mailako finalean emozio handiagoa egon da. Daniel Sanchezek jantzi du txapela Oier Ibarluzea18-12 menderatuta. Hasieran Ibarluzea 3-11 aurreratu da markagailuan, baina Sanchezek sakea berreskuratu duenean min handia egin dio jokaldi horrekin eta partiduari buelta ematea lortu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!