Olazar pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokoan gaur, Zaldibarren

Anboto 2022ko urr. 13a, 09:47

Lau t'erdiko eta binakako partidu bana jokatuko dira.

35. Olazar pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da gaur, 21:30ean, Zaldibarko pilotalekuan. Lau t'erdian Altunak eta Apezetxeak neurtuko dituzte indarrak. Binaka, berriz, honako hau da partidua: Ormaetxe-Irazustabarrena / De la Fuente-Lazkoz.

Joan zen asteko jardunaldian Aranbarrik 22-5 irabazi zion Lizeagari. Kolore bako partidua izan zen. Aranbarrik alde handia hartu zuen partiduaren hasieran (8-1) eta Lizeagak ezin izan zion alderik murriztu.

Senarrek eta Olidenek 22-17 menderatu zituzten Fernandez eta Eskuza. Partiduko zatirik handienean irabazleak aldetxoarekin ibili ziren (5-0 / 14-8) baina Fernandezek eta Eskuzak partidua berdintzea lortu zuten: 16-16. Gatxenak eginda zirudienean irabazleek erreakzionatu egin zuten eta ia zuzenean joan ziren 22ra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!