Angelman sindromedunen aldeko merkatu solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2016ko ots. 1a, 11:27

Abenduaren 23an, Administrazio eta Kudeaketa zikloko 1. mailako ikasleek merkatu solidarioa antolatu zuten institutuan bertan, Angelman sindromearen elkarteari laguntza emateko.

Ikasleek Gabonetako jaia ospatzeko aktibitate bat ospatu nahian, merkatu solidarioa antolatu zuten. Klasean bozkaketa bat egin ondoren, Angelman sindromearen elkartearekin bat egitea erabakiz. Merkatu honetan 613 € bildu da eta elkarteari zuzenean eman zaio. Merkatua ospatu zen egunean Haizea eta senideak institutura gerturatu ziren.

Ikasleak zein irakasleak objetuak institutura ekarri zituzten: margolanak, bitxiak, arropa, jostailuak, pitxerrak, osagarriak, ontziteria etb. Horretaz gain, Institutuko sarreran itsulapikoak jarri ziren nahi zuenak bere borondatea eman zezan.

Ateak irekita egon ziren eta jende ugari hurbildu zen Institutura.  

Ikasleak oso pozik geratu dira egindako lanarekin. Eta aurrerantzean ere beste merkatu bat prestatzeko gogoekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!