GRIT PROIEKTUA

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2016ko aza. 17a, 11:03

Iurreta LH ikastetxeko irakaslea den Jabi Ibabe, Finlandian egon da GRIT proiektuarekin (Hazkunde prozesua "Atazetan Oinarritutako Ikaskuntza" triangeluan).

GRIT Europear hezkuntzako erakundeen arteko lankidetza estrategikoaren proiektua da eta Erasmus+ barruan kokatuta dago.

Erakundeen arteko proiektu honen parte-hartzaileak, Finlandia, Belgika, Estonia eta Euskadiko unibertsitateak dira.

Proiektuaren helburua zera da: modu berritzaileak garatzea, probatzea eta esperimentatzea; hezkuntza sistema, enpresak eta ikasleen arteko loturak sendotzeko. Hau dena, ikasleen praktikaldia egiten den bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!