Durangoko Larrialdiak

Larrialdi zerbitzuetako langileei zabaldutako espedienteen kontra mozioa onartu dute aho batez

Anboto 2014ko urt. 30a, 11:35

Durangoko anbulategiko Etengabeko Arretako Guneko (EAG) langileei zabaldutako espedienteen aurrean mozioa aurkeztu du PSE-EEk Iurretan. Bai EAJk bai Bilduk hori ez dela bidea nabarmendu dute eta idatziaren alde egin dute. PPk be onartu du mozioa

 

Iñaki Totorikaguena alkate jeltzaleak azaldu duenez, jakitun dira Osasun Sailak erretiratu egin dituztela Durangoko anbulategiko Etengabeko Arretako Guneko langileei zabaldutako espedienteak. "Edozein gatazka konpontzeko bidea ez da hori", nabarmendu  du. Bilduko Zorion Agirrezabalek azaldu duenez, "ez da normala lan baldintzak hobetzea eskatzen diharduenei espedientea zabaltzea, areago eta gitxiago, iurretarren onurarako izango diren eskariak izanik".

 

Aho batez onartu dute sozialisten mozia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!