Durangoko Larrialdiak

Erizaintza zerbitzudun anbulantzia bat edukiko du Durangaldeak

Anboto 2014ko mar. 25a, 12:55

Osakidetzak larrialdi zerbitzua hobetzeko hartutako neurria da. Orain arte, anbulantziek gidaria eta larrialdietako teknikari bat bakarrik zeuzkaten. Anbulantzia medikalizatua, Zaintza Intentsiboko Unitateduna (ZIU), Gernikatik etortzen da. Anbulantzi berria ere ez da ZIUkoa izango. Larrialdietako beharginek euren zerbitzua hobetzeko sinadurak batu zituzten iaz, eta eskaeretako bat Durangon anbulantzia medikalizatua egotea zen.

 

Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia hori egunez Durangon egongo da, 09:00etatik 21:00etara, eta gauez Zornotzan, 21:00etatik 09:00etara. Erizaintzako baliabide eta beharginak edukiko ditu.

Osakidetzako arduradunek prentsa ohar bidez esan dute duela urtebete zerbitzua hobetzeko hartutako konpromisoa bete dutela horrela. Landakoko larrialdietako beharginek adierazi zuten erizain gehiago behar zituztela eta anbulantzia medikalizatu baten beharra zegoela. Anbulantzia berria ez da ZIUkoa izango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!