Gaur egun, hurbilen dagoen mota horretako anbulantzia Gernikan dago. Iñigo Urkullu lehendakariari Durangon anbulantzia medikalizatua jartzeko eskaera idatziz luzatu diote. "Logikak eta baita gertaera honek erakusten dute ez dela zentzuzkoa hain zerbitzu urria mantentzea", dio Pilar Ríos zinegotzi sozialistak: "Berriro ere lehendakariari esaten diogu guztiz beharrezkoa dela Durangon anbulantzia medikalizatua jartzea". Anbulantzia hori Iurretako suhiltzaileen parkean jarri daitekeela gaineratu du.
Ríosek gogoratu duenez, "Durangaldeko udaletan eta Parlamentuan gertaera hauek sahiesteko baliabideak jartzeko eskaerak egin dizkiegu EAJko arduradunei". Ekimen hauek Osakidetzako langileek zuzendutako eskaeren isla direla dio zinegotzi sozialistak.