Rebeka Ubera legebiltzarkideak Jon Darpon osasun sailburuaren agerraldia eskatu du. Osakidetzako zuzendari Jon Etxeberriak esandakoekin bat egiten ote duen jakin gura du koalizioak. Gainera, gobernuaren jarrera txarretsi du: "Langileen iritzia entzun eta euren ekarpenak kontuan izan ordez, aldebakarreko erabakiak hartzen ditu, langileak mehatxatzen ditu eta euren izena zikintzen du"
Sindikatuek salatu dute beharginak zigorrekin mehatxatu egin dituela Etxeberriak. Horren inguruan duen iritzia ezagutu gura du EH Bilduk. Darponen agerraldiaz, EH Bilduk uste du aukera berri bat izango dela Jaurlaritzako agintari nagusiarentzat, "Osakidetzak azkenaldian jarraitzen duen estrategia eta praktika politikoa zuzentzeko".
EH Bilduk elkarrizketaren aldeko apustua mantenduko ei du: "Entzutea, hitz egitea eta langileek dituzten aldarrikapenei kasu egitea da bidea".