[BIDEOA] Lente konbergentearen atzean dagoen zientzia… edo magia!

Anboto 2021ko mai. 9a, 12:00

San Jose Jesuitak ikastetxeko ikasleek esperimentuak egin eta bideoan jaso dituzte, urtean zehar ikasitako zientzia kontzeptuak praktikan jartzeko.

Esaterako, Nerea Falcón-ek lente konbergenteek zelan funtzionatzen duten azaldu du esperimentu batean. Paperean eskumarantz seinalatzen duen gezi bat marraztu eta horman itsatsi du. Edalontzi bat jarri dio aurrean eta edalontzian zehar begiratu dio geziari. Momentuz dena ondo, gezia eskumarantz markatzen ari da. Baina edalontzia urez bete eta… voalá! Geziak noranzkoa aldatu eta ezkerrerantz seinalatzen du orain. Magia ote da? Ez, zientzia da, Falcón-ek bideoan ondo azaltzen duen moduan.

Ikasleek egindako gainerako esperimentuak honako LOTURA HONETAN ikusi daitezke. Aurtengoa ez da ekimen hau gauzatu duten lehenengo aldia. Iaz beste hainbat esperimentu egin zituzten honako gai hauen inguruan:

- Coulomb-en legea

- Lupa baten funtzionamendua

- Zelan kalkulatu grabitatearen azelerazioa pendulo batekin

- Argiarekin jolasean

- Newtonen grabitazio legea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!