Esperimentuak etxean (3): Zelan kalkulatu grabitatearen azelerazioa pendulo batekin

Joseba Derteano 2020ko api. 29a, 17:00

Esperimentu sinple eta elegante batekin, hain ezaguna den balioa kalkulatu du June Campañon Jesuitak Ikastetxeko ikasleak: 9.8 metro / segundo karratuko.

Luzera jakin bateko hariari lotutako teniseko pilota, kronometroa eta ekuazio bat. Ez da besterik behar grabitateak lurrean eragiten duen azelerazioa neurtzeko. Material horiekin pendulo bat sortu, martxan jarri eta denbora jakin batean egindako joan-etorriak neurtu ditu June Campañonek. Oinarrizko informazio hori ekuazio bati aplikatu eta... voalà, zenbaki magikoa!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!