Esperimentuak etxean (5): Newton-en grabitazio legea

Anboto 2020ko mai. 2a, 09:00

Jesuitak Ikastetxeko ikasleek egindako esperimentuen bideo sortako azkenengoa da gaurkoa. Oraingoan Isaac Newtonen grabitazio legea izan dute berbagai.

Gauzak mugitu egiten dira, baina zergatik eta zelan? Isaac Newton zientzialariak galdera horri erantzun zion 1687an argitaratutako Naturaren Filosofiaren Oinarri Matematikoak lanean. Bertan mugimenduaren bere hiru lege famatuak adierazi zituen eta euretatik grabitazio unibertsalaren legea ondorioztatu zuen. Zientzian aurrerapausu ikaragarria eragin zuen, erantzun asko eskaintzen zituelako: eguneroko mugimendu txikietatik -atezain batek jokoan jarritako baloiaren ibilbidea-  eguzki-sistemako dinamikaraino. 

Newtonek grabitateak zelan funtzionatzen zuen azaldu zuen, baina ez zerk eragiten zuen. Azalpen hori Albert Einsteinek eskaini zuen, 1915ean, erlatibitatearen teoria orokorraren bidez. Teoria horren arabera, masadun gorputzek espazio-denbora kurbatu egiten dute eta gorputzek kurbatura horri jarraitzen diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!