Udalak eta Jaurlaritzak airearen kalitatea ona dela nabarmendu izan dute azkenaldian, gaiari larritasuna kendu guran, eta WAQIren datuei fidagarritasuna kendu diete. Baina Jaurlaritzak publiko eginiko datuek ere barikuan hainbat unetan Durangon arnasten zen airea txarra zela erakusten dute -San Rokeko neurgailu ofizialak emanak-. PM2,5 partikula kopurua behar baino altuagoa zen 11:00ak aldera eta arratsaldetik aurrera, irudian ikusi ahal denez. Batez ere ibilgailuen eta enpresen isuri kutsakorrek sortzen dituzte partikula horiek; airean suspentsioan geratzen dira, eta duten tamaina txikiagatik, pertsonen arnasbideetan sartzea posible da.
Joan zen astean zehar, beste egunetako datuak ez ziren txarrak, baina egia da ere, Jaurlaritzaren eta WAQIren datuek sarri ez dutela bat egiten. EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak sarri publikatu dituzte webgune horretako datuak.
Kezka, goraka
Egindako ikerketan arabera, azken hamarkadan hobera egin du airearen kalitateak, baina egun batzuetan mailak gainditu izan dira. Durangaldeko herritarren artean kezka handitu da azken hileetan, batez ere hatsak eraginda. Gaia bolo-bolo dabil kalean eta sare sozialetan. Esaterako, asteburuan hurrengo bideoa zabaldu du herritar batek:
Durangon arnasten dugun airearen kalitatea... Ez da usain kontua soilik. Etxeko balkoian astero garbitu behar dugun hori, biriketara doa.@anboto @otero_mikel @iarriolal @AitziberIrigora pic.twitter.com/26MEDHR4wr
— mario zubiaga (@zuribia) 2017(e)ko azaroak 18