Airearen kalitatea

"Durango liderra da aire kutsatuaren neurketetan"

Markel Onaindia 2017ko aza. 17a, 13:55

EH Bilduko Mikel Otero parlamentariak airearen kalitatearen gaia eraman du legebiltzarrera, Iñaki Arriola sailburuari datuen inguruko galdera eginda. Arriolak nabarmendu du erkidegoko aire kalitatea ona dela erakusten dutela datuek.

EH Bilduko kideak azaldu du Durango "aire kutsatuaren neurketetan liderra" dela, batez ere PM2,5 suspentsioko partikuletan -arnasbideetatik sartzeko errazenak direnak-. 10etik 6tan Durangon hartzen dira datu txarrenak,  World Air Quality Index webgunearen arabera, eta gaur, azaroak 17, Espainiar estatuko aire txarrena bertan neurtu dela dio. 

Neurtzeko arazoak?
Gainera, bere arabera, "airea txarra izatera heltzen denean neurgailuek neurtzeari uzten diote". Grafiko bat erakutsi du hutsune hori azaltzeko. Susmo txarra hartu dio kutsadurak gora egiten duenean neurgailua eteteko gertaera horri. Arriolak adierazi du aztertzen dabiltzala hori zergatik izan ahal den, baina hala ere, neurgailuen sistema fidagarria dela azpimarratu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!