Gizonezkoen elite mailan, Oier Ariznabarreta izan zen Durango Kirol Taldeko ordezkaririk ponena: 14. tokian sailkatu zen. Lesio baten ondorioz hiru astez geldi egona zen David Garcia 19. izan zen; Ekaitz Kortazar 27., Aitor Astorkia 76. eta Ander Okamika 89. sailkatu ziren. Taldeka laugarren geratu ziren eta hiru sailkatzen ziren Espainiako txapelketarako. Baina taldekako sailkapena irabazi zuen Santurtzik hiru marokiar erabili zituenez, Durangoko taldearentzat izan zen Espainiako txapelketan parte hartzea ahalbidetzen duen azken postua.
Kadeteetan azpimarratzeko moduko bigarren postua lortu zuen Bidezabal taldeko Olaia Lekunberrik eta Espainiako txapelketan izango da. Ederto aritu zen Durango Kirol Taldeko June Arbeo ere eta podiumean sartzekotan egon zen. Lortutako laugarren postuak Euskadiko selekzioan tokia segurtatzen dio eta Espainiako txapelketan parte hartuko du.
Durango Kirol Taldeko juniorren taldeak bigarren amaitu zuen taldeka Nerea Agirrebeitia (17.), Laura Castrillo (18.) eta Olatz Agirrebeitiaren (21.) lan onari esker.
Gazte mailan eta emakumeetan,Garazi Lekunberri (Bidezabal) izan zen onena eta bere taldekide Nerea Costa bosgarren helmugaratu zen. Beraz, Lekunberri Euskadiko txapeldun geratu zen eta, bai bera eta bai Costa, Espainiako txapelketarako sailkatu dira. Durango Kirol Taldeari dagokionez, Eider Gorritxategik lasterketa utzi egin behar izan zuen gaixorik zegoelako eta horrek Espainiako txapelketara sailkatzeko aukera barik utzi zuen taldea. Pena izan zen, Izaro Telleriak (8.) eta Nora Narbaizak (14.) aspaldiko asteetako mailarik onena erakutsi zutelako.
Gazte mailan eta gizonetan, Bidezabaleko Alejandro Bilbao seigarren helmugaratu zen, Espainiako txapelketarako txartela eskuratuz.
Espainiako kros txapelketa martxoko lehen asteburuan jokatuko da Marino d’Or-en (Castelló).