Romerok urrezko domina bi eta Martinezek bat Espainiako Txapelketan

Anboto 2014ko mar. 11a, 08:30

Lau domina irabazi dituzte asteburuan Jose Luis Romero, Begoña Martinez eta Rosa Loiti durangarrek asteburuan Zaragozan jokatutako Atletismoko Espainiako Txapelketan. Romerok urrezko domina birekin, Martinez bakarrarekin eta Loiti zilarrezkoarekin itzuli dira Euskal Herria.

 

Lau domina hauez gain, beste hainbat ere lortu dituzte Durango Kirol Taldeko atletek.Durangarrei dagokienez, Jose Luis Romerok jokatutako bi probetan, 200 eta 400 metrotakoan nagusitasunez gailentzea lortu zuen. Begoña Martinezek berriz, 60 itzuliko lasterketan irabazi eta luzeran bere marka hobetu zuen. Bere marka pertsonala hobetu zuen bestea Rosa Loiti izan zen, 60 eta 200 metrokoan eta 400ekoan berriz, zilarrezko domina lortu zuena.

 

Durango Kirol Taldeko gainontzeko atletek ere hainbat domina eta marka hautsi dituzte. Esaterako, Aurora Perezek bi marka eta urrezko domina bi irabazi zituen, 800 eta 1500 metroan. Ines Perezek ere garaipen bi lortu zituen, 200 eta 400 metroan, bigarren honetan marka berri bat jarriz. Bestalde, proba bi hauetan bigarren postuan helmugaratzea lortu zuena Julia Bea izan zen, Perezen taldekidea.

 

Taldeko gainontzeko emakume biek ere, urrezko domina bana lortu zuten; Carmen Pereak 800 metroan eta  Ainhoa Insunzak jauzi hirukoitzean. Insunzak berak Espainiako Txapelketan aurrez jarrita zuen marka hautsi zuen. Bestalde, taldeko beteranoenak Florentino Martinek parte hartutako bi probetan garaipena lortu zuen, 200 eta 800 metroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!