Euskadiko Txapelketan podiuma dute helburu

Anboto 2014ko ots. 9a, 09:00

Lesiotik bueltako lehen lasterketa du David Garciak

 

Gaur Kros Luzeko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Laudion. Durango Kirol Taldeak hainbat talde eramango ditu. Kadete, gazte, junior eta senior mailetako taldeek aurreneko tokietan geratu, eta horrela Espainiako Txapelketara sailkatzea dute helburu. Nagusietan, Oier Ariznabarreta, Aitor Astorkia, Ekaitz Kortazar eta David Garcia taldeka podiumean sartzen saiatuko dira. Garcia hiru astez egon da lesionatuta, soleoan mikrohaustura izan duelako, eta hau du lesiotik bueltako lehen lasterketa. 

Joan zen asteburuan Kros Laburreko Euskadiko Txapelketa jokatu zen Amurrion, eta seniorrak bosgarren sailkatu ziren taldeka. Ariznabarreta seigarren helmugaratu zen.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!