Bizkaia Kirolak Saria irabazi du Durango Kirol Klubak

Anboto 2014ko eka. 20a, 12:00
Beteranoen atletismoa sustatzen egindako lana nabarmendu dute.

 

‘Bizkaia Kirolak Saria’ sariketagaz Bizkaiko kirola sustatzen lan egiten duten elkarte edo norbanakoak saritzen ditu urtero Aldundiak. Aurten bederatzigarren aldia izan dute. Eguaztenean egindako sari banaketa ekitaldian zortzi sari banatu zituzten eta horietako bat Durango Kirol Klubarentzat izan zen. Beteranoen arloko atletismoaren alde egindako lana azpimarratu zuen epaimahaiak eta baita txapelketetan klubeko atletek lortutako emaitza onak ere. Kirol Egokituaren Federazioagaz “modu aktiboan” elkarlanean aritu izana ere aipatu zuten merituen artean.Durango Kirol Klubeko presidenteak eta lau atletek Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren partetik jaso zuten saria.

Ekitaldi berean Cafés Baqué babesle nagusietakoa duen Elkar Kirolak txirrindularitza elkartea ere saritu zuten. Berango, Leioa eta Erandio herrien arteko proiektu komuna da. Gazte mailetan talde bi dituzte (Campos-Elmet kadeteetan eta Baqué-Ibinarriaga gazteetan) eta afizionatuetan bat: Baqué-Campos. Txirrindularien eta herrien arteko koordinazioan egindako lana eskertu gura izan du Aldundiak.

 

 Juan San Pedro saria jasotzen Durango Kirol Klubaren izenean: 

 

 

Saritu guztien familia argazkia:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!