Zure autorretratua Begira jaialdian erakusteko aukera

Anboto 2014ko urt. 27a, 11:00

Ekainean Durangon ospatuko duten Begira Photo jaialdian parte hartzeko gonbidapena luzatu du Kinua Argazki elkarteak

 

Luzatu duten deialdi honi erantzuten diotenen lanetatik aukeraketa bat egingo du Begira jaialdia antolatzen duen Kinua elkarteak, eta iaz bezala, Durangoko udaletxe plazako Correos-en eraikinaren fatxadan ipiniko dituzte argazkiak ikusgai.

 

Autorretratuak bidaltzera gonbidatu ditu Begira jaialdiak argazkizaleak, oraingoan, eta maiatzaren 10 arteko epea zabaldu argazkizaleek euren lanak bidaltzeko. Kinua elkarteak info@begiraphoto.com helbidea ipini du eskura, ekimenean parte hartu gura dutenei informazioa luzatzeko.

 

Jendeak bidalitakoetatik bost argazki aukeratuko dituzte, eta jaialdiak irauten duen egunetan, ekainaren 10etik 29ra, ipiniko dituzte, udaletxeko plazan ikusgai. Formatu handiko instalazioa atonduko dute bost argazki hautatuekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!