Jaialdian parte hartzeko aukera luzatu diete argazkizaleei

Anboto 2013ko api. 11a, 08:30

Ekain eta uztailean hirugarren edizioa ospatuko du Begira Photo argazki jaialdiak. Hitzordu horri begira, jendeari parte hartzeko aukera luzatu diete Kinua elkarteko jaialdiaren antolatzaileek. Argazkizaleek bidalitako lanekin erretatuen erakusketa bat burutu gura dute

 

Jasotzen dituzten argazkien aukeraketa bat egingo dute antolatzaileek, eta Durangoko udaletxeko plazako Correos-en eraikinean proiektatuko dituzte ekainaren 25etik uztailaren 14ra arteko Begira Photo jaialdian.

 

Parte hartu gura dutenek, info@begiraphoto.com helbidera bidali ditzakete euren argazkiak. Maiatzaren 30era arte jasoko dituzte ekimenean parte hartu gura dutenen argazkiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!