Bidezabalgo beteranoek uzta oparoa batu dute Espainiako Txapelketan

Anboto 2012ko mar. 19a, 13:03

Hamahiru dominekin bueltatu dira, horietako bost urrezkoak

Hamahiru dominekin bueltatu dira, horietako bost urrezkoak.


Bidezabal atletismo taldeko beteranoak ere ez dabiltza atzean geratzeko asmotan. Klubeko gazteek oraintsu lortutako dominen zakua potolotu dute Beteranoen Espainiako Atletismo txapelketan; urrezko eta brontzezko bosna domina eta brontzezko hiru irabazi dituzte.


\"\"Begoña Martinezek hamar urte zeramatzan  atletismotik aldentuta, baina sekula utzi ez balu legez lehiatu zen pentatlonean eta 60 metrotan; urrea jantzi zuen modalitate bietan (35 urtera artekoan). Ainhoa Isunzak ere bere nagusitasuna erakutsi zuen salto hirukoitzean urrea kolkoratuz. Rosa Loitik, berriz, zilarra eskuratu zuen 200 metrotan (50 urtera artekoan).


Gizonetan, Bidezabalgo presidente Salvador Casal gazte hasiberrien ilusioagaz lehiatu zen 70 urtegaz, sei urte zeramatzalako txapelketetatik aldenduta. Martinezen antzera, Casal ere sasoi betean itzuli zen eta zilarra eta brontzea jantzi zituen 800 eta 400 metrotan. Pisu jaurtiketan Juanjo Mendizabal elorriarrak zilarra irabazi zuen (70 urtetik gorakoak).


Florentino Martinek lasterketen eta podiumaren artean eman zuen eguna; modalitate batean lehiatu, domina jaso eta hurrengoaren bila. Izan ere, guztira lau domina irabazi zituen: urrezko bi 200 eta 400 metroetan, zilarra 800ean eta brontzea 60 metrotan.


Azkenik, Antonia Diazek urrezko domina irabazi zuen 200 metrotan.

 

Iraupen-lasterketen Euskadiko Txapelketa


Asteburu honetan Durangoko Landako atletismo pistan Iraupen-lasterketako Euskadiko Txapelketa jokatu da eta Bidezabalgo atletek lau domina eskuratu dituzte. Leire Santamariak eta Irati Sarriugartek urrezko domina bana jantzi dute nork bere mailan eta 5.000 metrotan.


Kadeetan Izaro Telleria bigarren sailkatu da eta segundo bateko aldea atera dio Eider Gorritxategi taldekideari.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!