
Uztailaren 16an Izaskun Ellakuriaga kazetari iurretarra hil zen, 53 urtegaz. Ellakuriaga Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna izan zen urte askoan, Durangoko Azokaren Komunikazio eta Marketin arduraduna ere izan zen, eta Bizkaia Irratian ere urteak eman zituen goizeko programan esatari. Bestalde, ANBOTOren aurrekaria izan zen Eraz aldizkarian erredaktore eta zuzendari lanetan ere jardun zuen, besteak beste.
Albistea: LOTURA HEMEN

7 Pago Mendi lasterketako bigarren edizioa jokatu da Mallabian. Aurten gainera lehenengoz Durangaldeko Kopa jokatu da, eta Mallabikoa Kopako lehenengo lasterketa izan zen. ANBOTO Kopako babeslea izan zen.
Albistea: LOTURA HEMEN
10 urteko neskato baten gurasoek martxoan udaltzaingoan ohartarazi zuten, euren alabarengana gizonezko bat hurreratu zela kiroldegitik irtendakoan eta berarekin joateko eskatu ziola. Udaletik "herritarren artean saretzea eta elkar zaintza" bultzatzeko deia egin zuten.
Albistea: LOTURA HEMEN
Irailaren 28an Montoitik jaurtitako txupinazoagaz sanmigelei ondoetorria eman zieten iurretarrek. Herriko hainbat elkarte eta eragilek osatutako Jai Batzordeak eratutako jai egitaraua urteko albiste ikusienen artean sartu da.
Albistea: LOTURA HEMEN

Iurretakoa ez da izan albiste irakurrienetan sartu den jai egitarau bakarra. Durangoko jaietako egitaraua ere, 2025eko albiste irakurrienen zerrendan sartu.
Albistea: LOTURA HEMEN
Martxo hasieran lan istripu larria gertatu zen Elorrioko Betsaide enpresan. Ertzaintzaren iturriek ANBOTOri jakitera eman ziotenez, makina batek langile bat harrapatu eta larri zauritu zuen. 38 urteko gizonezkoa bertan hil zen.
Albistea: LOTURA HEMEN

Uztailean Ander Martin hil zen, Euskal Pilota Federazioko kide izandakoa, Federazioko trinketeko arduraduna eta eskuzko hautatzailea izandakoa. Mallabitarra 47 urtegaz hil zen. Martini pilotaren alde eginiko lana eskertu zioten.
Albistea: LOTURA HEMEN

1975ean jaiotakoek aurten 50 urte borobil egin dituzte, eta hori behar den moduan ospatzeko, kinto-bazkari jendetsua egin zuten. Belaunaldi horretako 200 durangar batu ziren bertan. Antolatzaileak "oso pozik" egon ziren deialdiak izan zuen erantzunagaz.
Albistea: LOTURA HEMEN

Durangaldeko Koparako puntuagarria izan zen Amaraune mendi lasterkeko irudiak ere albiste irakurrienen zerrendan sartu dira. Berriz inguruetan giro paregabean dozenaka lagun korrika ibili ziren eguneko argazkiak.
Albistea: LOTURA HEMEN

Eta 2025eko hamar albiste irakurrienen zerrenda borobildu duen albistea, Garaiko Asto Trail probako argazki galeria da. Proba hau ere Durangaldeko Koparako puntuagarria izan zen.
Albistea: LOTURA HEMEN