Herriko hainbat elkarte eta eragile batzen dituen Jai Batzordeak aurtengo sanmigelak ospatzeko prestatutako egitaraua aurkeztu du, gaur. Azken urteetako bideari jarraituz, kultur eskaintza zabala egongo da aukeran Iurretan: musika, lehiaketa gastronomikoak, bertso jaialda, kontzertuak, nekazaritza azoka, Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna, jubilatuen bazkaria, Iurretako XIV. Mendi Martxa, Ahari Iurreta Bizikleta martxa, dantzarien erakustaldia....
Nobedadeak ere iragarri ditu Jai Batzordeak. Hartara, urriaren 4an ospatuko duten Mozorro Egunean, herria zirko bihurtuko dute, eta horren baitan koadrilen ikuskizuna antolatuko dute. "Herriko koadrilak abesti bat aukeratu eta ikuskizuna bat prestatzera animatu gura ditugu. Guztion artean Iurretako Zirkua sortu ahal izateko". Herriko tabernetan, izena emateko aukera egongo da datozen egunetan. Horrez gainera, pintxo lehiaketa egingo da herriko tabernetan, eta Durangoko Orfeoiak kontzertua eskainiko du.
Jai Batzordeko kideek jakinarazi dute jaietan ez dutela inolako eraso sexista, homofobo edo arrazistarik onartuko. Eta, horretarako jaietan aktibatuta egongo den protokoloa lantzen ari dira. Horrez gainera, irailaren 28an, txupinazoa jaurti baino lehen Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute.
Bestalde, aurtengo sanmigel jaiak iragarriko dituen kartela Saioa Aginako ilustratzaile gasteiztarrak sortutakoa da. Jai Batzordeak eskatuta sortu du, eta Iurretako jaien adierazle diren elementuak eta zirkuagaz lotutako irudiak uztartzen ditu.
Irailak 20, zapatua
11:00 Sortzaile feministon azoka plazan. (Euria eginez gero, plazako aterpeak aprobetxatuz,mantendu egingo litzateke)
Irailak 26, barikua
- 17:30 Porrotx eta Marimotots “Ostirala iritsi da” ikuskizuna plazan. (Euria eginez gero Maiztegiko frontoian)
- 19:00 Ghanako txaranga
- 21:00 “Rewinders” Askondon.
Irailak 27, zapatua
- 8:30 Iurretako XIV. Mendi Martxa plazatik.
- 8:00 Ahari Iurreta bizikleta martxa Askondotik.
- 12:30 Pintxo txapelketa dantzari plazan, Aburrecalles txarangak alaiturik.
- 14:00 Jubilatuen bazkaria Askondon.
- Jarraian Uribesalgo soinujolearekin erromeria.
- 16:30 Umeentzako bizikleta ginkana plazan
- 18:30 Olaburu eskolako partiduak Kepa Arroitajauregi frontoian.
- Ondoren emakumezkoan gomazko paleta partidua eta Bizkaiko nagusien lehen mailako txapelketako partidua.
- 20:00 Durangoko orfeoiaren kontzertua elizan.
- 22:00 Kontzertua Askondon: Juego de Damas Band.
- 22.30 Kontzertuak plazan: Against You, Ganibet eta Tatxers.
- Ondoren DJ Guate-K.
Irailak 28, domeka
- 7:00 Dultzaineroak plazatik.
- 9:30/11:30 Indarpaken X. urteurrena: ume eta gazteentzako ekintzak plazan.
- Eguerdian bazkaria Askondon. Tiketak salgai.
- 11:45-12:00 Palestinaren aldeko elkartaratzea Montoian.
- 12:00 Jaien hasiera Montoitik.
- Ondoren kalejira dultzaineroek alaiturik.
- 14:30 Gazte bazkaria plazan
- 18:30 Ohiturazko Doniel-Atxa.
- Jarraian lurretako dantzarien azken entsaioa
- 22:30 Zutik erromeria plazan
Irailak 29, astelehena
- 11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara.
- 12:30 Iurretako dantzariak.
- Ondoren Igel txapelketa plazan.
- 18:30 Iurretako dantzariak.
- Ondoren, kantu ta dantza Mirari Azkune eta Gorka Valdesekin.
Urriak 1, eguaztena
- 19:00 Bakarrizketa saioa plazan: Asier Galarza, Esti Curiel eta Manex Astigarraga.
Urriak 2, eguena
18:00 Bingotonbola intergenerazionala eta txokolatada Askondon.
Urriak 3, barikua
- 17:00 - 19:00 Ume jolasak eta Maiztegiko ikasleen dantza erakustaldia plazan.
- 19:30 “El Reciclador” dantzari plazan.
- Iluntzean Tortilla Txapelketa kaskoan.
- 20:30 Tortillen aurkezpena.
- 21:00 Kontzertua Askondon: Alarma Morea
- 22:30 Bertso saioa: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga. Gai Jartzailea: Ainhoa Urien. Kepa Arroitajauregi frontoian.
- 23:59 Oilar Baltzak erromeria plazan.
- Ondoren Malakias MX3 eta DJ Rekal.
Urriak 4, zapatua (Mozorro eguna: Zirkua)
- 12:30 Poteoa.
- 14:30 Marmitako txapelketa Askondon
- Ondoren herri bazkaria.
- 16:30 Kuadrilla ikuskizuna Askondon.
- 18:00 Sakatu elektrotxaranga.
- 21:00-22:00 Luhartz erromeria plazan.
- 22:45 Luhartz erromeria.
- Ondoren MJ Totozer
Urriak 5, igandea
- 11:00-14:00 XXV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka Olaburun.
- 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira montoitik plazara.
- 12:30 lurretako dantzariak.
- Ondoren, Harrijasotzaile gazteen erakustaldia: Izadi Agirre, Aritz Abendibar, Izei Abendibar eta Unai Burgaña.
- 18:00 Dantza ikuskizuna. lurretako dantzariak eta talde gonbidatua: Lurra Dantza Taldea (Urretxu).
- Ondoren jaietako errifen zozketa.
- 20:00 Herri afaria plazan.
- 20:30 Erromeria Lorratz taldearekin.
- 22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz.